XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mt 28,16-19

- Jesus berpiztuaren itzak (18-20a).

Piztuera-egunean, Jesusek Aitagandik artu zituen eskubideak gogoratzen dizkie bere ikasleei (18b).

Munduan bizi zela, irakasteko (7,29), mirariak egiteko (21,23) etapekatuak barkatzeko (9,6.8) zuen eskubide bera da, baiña orain osotasun betean.

Piztueraren ondorioak dakarkion osotasuna da.

Eskubide auek berak damaizkie apostoluei (19a): munduko erri guztietara zabaldu bear dute Jesusen salbamena.

Bi bide dituzte, jendea Jesusen ikasle egiteko: bataioa (19) eta Jesusen irakaspena (20a).

Jesus munduan bizi zela emandako irakaspena bera da, Mateo-k bost itzalditan bildu zuena (5-7; 10; 13; 18; 24-25).

Jesusek bere bizitzan esandako itz oiek, aldi guztietako Elizarentzat balio dute.

Jesus berpiztuaren Berriona, oraindik bizi zela Galilea-n emandakoa bera da.

Orain Jesus berpiztua ezagutzeko eta onartzeko, bizi zela eman zuen Berriona entzun bear da.

Jesus beretarrekin munduaren bukaera arte (20b).

Jesus berpiztuak beretarrei itzeman die, aiekin geldituko dela munduaren bukaera arte.

Jesus berpiztua ez da joan, baizik etorri egin da beretarretara.

Elizak ez du beldurrik izan bear: mundua eraberritzeko lanean, Jesusen irakaspena du gidari, eta Jesus bera beretarrekin ari da.

Ebanjelioaren asieran (1,23), Mateo-k Jesusi Emmanuel, Jainkoa gurekin, deitu dio.

Piztuera ondoren da Jesus benetan Emmanuel.

28,16 Amaika ikasleak Galilea-ra joan ziren, Jesusek agindu zien mendira.

17 Eta Ura ikustean, auspez gurtu zuten.

Baiña batzuk zalantzan jarri ziren.

18 Eta urbildurik, Jesusek onela itzegin zien: Eskubide osoa emana izan zait zeru-lurretan.